Izen-ematea
2023/2024 IKASTURTEKO IZEN-EMATEA (ITXITA)
Izena emateko interesa duenak, ondorengo urratsak eman behar ditu:
1. Aurreko nahitaezko pausoa: jarraian agertzen den Izen-emate formularioa bete, Currículum Vitae atxikiz Word edo PDF formatuan.
2. Behin izen-emate formularioa bete duzula, 2023ko urriaren 17tik aurrera gauzatuko da (izena eman duten pertsonekin jarriko gara harremanetan). Plaza mugatuak.
3. Prestakuntzaren hasiera: 2023ko azaroaren 27an.
Matrikula tasak:
Arrunta: 400 €
Murriztua: 275 €
Matrikula murriztua honako kasu hauetan ordainduko da:
• Gipuzkoako Foru Aldundiko eta haren sektore publikoko erakundeetako langileak (beren posta korporatiboaren bidez eman beharko dute izena).
• Gipuzkoako Batzar Nagusietako langileak (beren posta korporatiboaren bidez eman beharko dute izena).
• Gipuzkoako udaletako langileak (beren posta korporatiboaren bidez eman beharko dute izena).
• Euskadin egoitza duten Gobernuz Kanpoko Erakundeetako langileak (beren posta korporatiboaren bidez eman beharko dute izena).
• LANBIDEn edo SEPEn izena emandako langabeak (indarrean dagoen egiaztagiria aurkeztu beharko dute).
• Familia ugariarengatik onuradunak diren pertsonak (indarrean dagoen egiaztagiria aurkeztu beharko dute).
• Organo eskudunak aitortutako %33ko desgaitasun-maila edo handiagoa duten pertsonak (indarrean dagoen egiaztagiria aurkeztu beharko dute).