parallax background

Informazioa


FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA

Gobernanza Ireki eta Kolaboratiboaren inguruko formakuntza espezializatu honek ikasleei trebetasunak, ezaguerak, konpetentziak eta ahalmenak emango dizkie beraien funtzioak aurrera eramaterako orduan kontutan hartuz gai hau zein garrantzitsua den administrazio publikoaren eta kolaborazio publiko-pribatuaren garapen egokirako.

HELBURUAK

Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboari dagozkion ezagutzak eskuratzea, bereziki Gipuzkoako Lurralde Historikoaren ereduari dagokionez, Etorkizuna Eraikiz estrategiaren esparruan.

HARTZAILEAK

  • Beren etorkizuna Administraziora bideratu nahi duten pertsonak, bereziki Foru Administraziora eta haren sektore publikora.
  • Langile publikoak izan gabe, Administrazioarekin elkarreragiten duten pertsona guztiak (lizitatzaileak, diru-laguntzen onuradunak, etab.), bereziki Gipuzkoako Foru Aldundiarekin edo haren foru sektore publikoko erakundeekin.
  • Edozein administraziotako enplegatu publikoak, eta, bereziki, foru aldundietakoak eta foru sektore publikoko erakundeetakoak, Batzar Nagusietakoak eta Gipuzkoako udaletakoak.
  • Hirugarren sektoreko ordezkariak eta alderdi politikoetakoak.
  • Akademikoak, ikertzaileak, unibertsitateko ikasleak eta oro har, Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan interesa duen edozein pertsona.

METODOLOGIA

  • Formakuntzaren oinarria online metodologia da.
  • Ikasgai desberdinen idatzizko edukiak eskuragarri jarriko dira aldez aurretik finkatutako egutegia jarraituz.
  • Ikasleriak elkarren artean jardun ahal izango du eta baita irakasleriarekin dudak kontsultatu ere horretarako web plataforman 24 orduz irekita egongo den mezulari sistema baten bidez.
  • Irakasleriak prestatutako idatzizko ikasgaiak irakurri eta ikasteaz gain, ikasleriak material osagarriak ere irakurri eta ikasi beharko ditu ikasgaiaren ulermen egokia lortzeko.
  • Bestalde, irakasleriak eskatutako lanak eta ariketa praktikoak egin beharko dira idatziz. Honen bitartez, ikasleria informazioaren bilaketara ohitzea eta emandako iturri desberdinen barruan eskatutako informazioa prozesatzera behartzen da eta ateratako informaziotik planteatutako kontuak kaudimenarekin ebaztera behartzen da.
  • Online atalaren osagarri, online tutoretzak egingo dira modulu bakoitzaren amaieran, bai eta aurrez aurreko saio batzuk ere (gomendagarriak, baina ez derrigorrezkoak), ikasturtean zehar zehaztuko direnak.
  • Azkenik, eztabaida birtualetan edota tutoretza indibidual edo kolektiboetan parte hartzea ere baloratuko da.

DATAK

Hasiera data:

2023/11/27

Bukaera data:

2024/05/16

Matrikulazio epea: 2023ko urriaren 17tik aurrera (izena eman duten pertsonekin jarriko gara harremanetan). Plaza mugatuak.

Orduak: 120.

TITULUA

Trebakuntza amaitzean, ikasleek UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak emandako ziurtagiria jasoko dute.

HIZKUNTZA

Ikastaroaren hizkuntza ofiziala espainiera da, baina gaiak euskaraz ere eskuragarri egongo dira eta kontsultak bi hizkuntzetako edozeinetan egin ahal izango dira.

PREZIOA

Matrikula tasak:

Arrunta: 400 €

Murriztua: 275 €

Matrikula murriztua honako kasu hauetan ordainduko da:

• Gipuzkoako Foru Aldundiko eta haren sektore publikoko erakundeetako langileak (beren posta korporatiboaren bidez eman beharko dute izena).

• Gipuzkoako Batzar Nagusietako langileak (beren posta korporatiboaren bidez eman beharko dute izena).

• Gipuzkoako udaletako langileak (beren posta korporatiboaren bidez eman beharko dute izena).

• Euskadin egoitza duten Gobernuz Kanpoko Erakundeetako langileak (beren posta korporatiboaren bidez eman beharko dute izena).

• LANBIDEn edo SEPEn izena emandako langabeak (indarrean dagoen egiaztagiria aurkeztu beharko dute).

• Familia ugariarengatik onuradunak diren pertsonak (indarrean dagoen egiaztagiria aurkeztu beharko dute).

• Organo eskudunak aitortutako %33ko desgaitasun-maila edo handiagoa duten pertsonak (indarrean dagoen egiaztagiria aurkeztu beharko dute).


Kolaboratzaileak

Globernance-Logo Asmoz-Logo