Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan Formakuntza

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatua, Globernance-Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren laguntzarekin

Prestakuntza programa - 120 ordu

1. Modulua. Gobernantza: nola ulertu gobernuaren ekintza gaur egungo munduan.

Moduluaren koordinatzaileak: Daniel Innerarity eta Ignacio Aymerich.
Irakasleria: Daniel Innerarity eta Ignacio Aymerich.

1. Gaia. Gobernantzaren egungo erronkak gizarte demokratikoetan.

2. Gaia. Globalizazioaren efektuak/ondorioak politika publikoetan.

3. Gaia. Informazioaren gizartea eta kudeaketa publikoa.

4. Gaia. Gobernantza eredu politiko berriak.

5. Gaia. Instituzioen papera Gobernantza esparru batean: Zertarako balio dute benetan instituzioek eta zein da beraien balio itsatsia?


2. Modulua. Gobernantza ona. Paradigma berriak.

Moduluaren koordinatzailea: Txetxu Ausín.
Irakasleria: Goizeder Manotas, Maite Barruetabeña, Haritz Ugarte, Sebas Zurutuza, Peru Bazako, Javier Bikandi, Daniel López Castro eta Rosana Triviño Caballero.

1. Gaia. Demokraziaren administrazioa: administrazio arrazionaltasuna eta burokrazia. Administrazio erlazionala eta zentzuduna.

2. Gaia. Gobernu irekia eta gardentasuna.

3. Gaia. Digitalizazioa eta administrazio elektronikoa.

4. Gaia. Informazioaren kudeaketa/big data.

5. Gaia. Gutxiengoen eta kultur aniztasunaren integrazioa politika publikoetan

6. Gaia. Plangintza, ebaluazioa eta kontu-ematea.

7. Gaia. Funtzio publikoan kudeaketa berritzailea.

8. Gaia. Gobernu Onaren Foru Arauaren azterketa.


3. Modulua. Etika publikoa eta gardentasuna ekintza instituzionalaren ardatz: Gipuzkoa adibide bezala.

Moduluaren koordinatzaileak: Rafael Jiménez Asensio eta Goizeder Manotas.
Irakasleria: Manuel Villoria, Rafael Jiménez Asensio eta Goizeder Manotas.

1. Gaia. Integritate politika sektore publikoaren esparruan.

2. Gaia. Politika eta kudeaketa publikoaren xede etikoa.

3. Gaia. Jokabide kodea: autorregulazio modu berriak zuzentasun eta eredugarritasun instituzionalaren oinarri bezala.

4. Gaia. Etika kodeak funtzio publikoan: Gipuzkoako foru enplegu publikoaren Etika eta Kudeaketa Onaren kodea.

5. Gaia. Etika batzordea: helburuak, osaera, funtzioak.

4. Modulua. Hiritarren parte-hartzea eta Gobernu erlazionala.

Moduluaren koordinatzailea: Mikel Cabello Pérez.
Irakasleria: Alberto López Basaguren, Mikel Cabello Pérez, Joseba Muxika eta Andoni Aldekoa.

1. Gaia. Demokrazia zuzena versus demokrazia ordezkagarria.

2. Gaia. Hiritarren parte-hartze ereduak: ikuspuntu konparatzaile bat.

3. Gaia. Gipuzkoako Foru Arauaren analisia/azterketa.

4. Gaia. Kopartaidetza eredu propio baterantz: Gobernu kolaboratibo ereduan oinarritutako ekintza politikoa eta gizarte antolatuarekin lankidetzan eta interakzioan ainguratua.


5. Modulua. Gobernantza demokratikoaren ekintza-eremuak.

Moduluaren koordinatzailea: Ander Errasti.
Irakasleria: Ander Errasti eta Mari Carmen Gallastegui.

1. Gaia. Berdintasun, kohesio eta birbanatze politika publikoak.

2. Gaia. Deszentralizazio prozesuak.

3. Gaia. Ustelkeriaren aurkako ekintza.

4. Gaia. Kudeaketa publikoaren finantza-jasangarritasuna.


6. Modulua. Gobernuaren ekintza hobetzeko tresnak.

Moduluaren koordinatzaileak: Juanjo Álvarez eta Cristina Astier.
Irakasleria: Juanjo Álvarez, Cristina Astier, Itziar García, Imanol Galdós, Unai Belintxon eta Idoia Otaegi.

1. Gaia. Gobernu ona eta komunikazio publikoa.

2. Gaia. Komunikazio politikoa.

3. Gaia. Erakunde publiko eta pribatuen ekintza koordinatua.

4. Gaia. Negoziazio prozesu eta estrategiak.

5. Gaia. Nazioarteko kontratu publiko-pribatuak.

6. Gaia. Lege-proiektuen lanketa eta inpaktu arautzailearen analisia.


7. Modulua. Gobernantza eredu berri bat: ETORKIZUNA ERAIKIZ esperientzia.

Moduluaren koordinatzailea: Xabier Barandiaran Irastorza.
Irakasleria: Xabier Barandiaran, Sebas Zurutuza eta Imanol Lasa.

1. Gaia. Gobernantza kolaboratiboaren ikuspegi teorikoak eta europar esperientziak.

2. Gaia. ETORKIZUNA ERAIKIZ programa: programaren ikuspegi eta garapen politikoa.

3. Gaia. Gipuzkoa eredua: berrikuntza politikoa hiritartasunaren zerbitzura.

4. Gaia. ETORKIZUNA ERAIKIZ: GipuzkoaLABen proiektu esperimentalak.

5. Gaia. ETORKIZUNA ERAIKIZ: programaren ikuspegi prospektiboa eta Think Tank.

Ikusi Daniel Innerarity eta Juanjo Álvarezen aurkezpena

Formakuntzako zuzendarikideak

Unibertsitate irakasleek eta jardunean dauden profesionalek irakatsitako ikastaroa

Juanjo Álvarez y Daniel Innerarityk kozuzenduta

Daniel Innerarity

Filosofia Politikoan katedraduna, “ikerbasque” ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean / Universidad del País Vasco eta Florentziako Europar Institutuan irakasle. La Sorbona Unibertsitatean, London School of Economics eta Georgetown Unibertsitatean irakasle bisitari izan da. Sari ugari jaso ditu, besteak beste, Saiakera Sari Nazionala eta Kulturaren Vianako Printzea Saria. Gizarte garaikideak eta demokrazia konplexu baten teoriaren garapenak dira bere ikerkuntzaren oinarriak. “La política en tiempos de indignación” (2015) eta “La democracia en Europa” (2017) izan dira bere azkeneko liburuak, Galaxia-Gutenbergek argitaratuak. El Correo, El Diario Vasco, El País eta La Vanguardiako ohiko kolaboratzailea da.

Juanjo Álvarez

UPV/EHU-ko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna eta aholkulari-abokatua Cuatrecasas bulegoan. Askatasun, segurtasun eta justizia arloetako aditu askea Europar Komisioak izendatuta, eta hispaniar-frantses mugaz gaindiko behatoki juridikoko koordinatzaile akademikoa. Itsas-Zuzenbidea, Nazioarteko Merkataritza Zuzenbidea, Foral eta Eskualdearteko Zuzenbidea eta Nazioarteko Merkataritza Arbitratzea izan dira bere ikerketa arloak.


Kolaboratzaileak

Globernance-Logo Asmoz-Logo