parallax background

Izen-ematea


2022/2023 IKASTURTEKO IZEN-EMATEA (ITXITA)

Izena emateko interesa duenak, ondorengo urratsak eman behar ditu:

1. Aurreko nahitaezko pausoa: jarraian agertzen den Izen-emate formularioa bete, Currículum Vitae atxikiz Word edo PDF formatuan.

2. Behin izen-emate formularioa bete duzula, 2022ko urriaren 18tik azaroaren 18ra matrikula gauzatuko da (izena eman duten pertsonekin jarriko gara harremanetan). Plaza mugatuak.

3. Prestakuntzaren hasiera: 2022ko azaroaren 28an.



Matrikula tasak:

Arrunta: 400 €

Murriztua: 275 €

Matrikula murriztua honako kasu hauetan ordainduko da:

• Gipuzkoako Foru Aldundiko eta haren sektore publikoko erakundeetako langileak (beren posta korporatiboaren bidez eman beharko dute izena).

• Gipuzkoako Batzar Nagusietako langileak (beren posta korporatiboaren bidez eman beharko dute izena).

• Gipuzkoako udaletako langileak (udal bakoitzeko gehienez bi pertsonak eman dezakete izena, beren posta korporatiboaren bidez).

• Euskadin egoitza duten Gobernuz Kanpoko Erakundeetako langileak (beren posta korporatiboaren bidez eman beharko dute izena).

• LANBIDEn edo SEPEn izena emandako langabeak (dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko dute).

• Familia ugariarengatik onuradunak diren pertsonak (indarrean dagoen egiaztagiria aurkeztu beharko dute).

 
 

Kolaboratzaileak

Globernance-Logo Asmoz-Logo