Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan Formakuntza
6. edizioa (2023-2024)
UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatua, Globernance-Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren laguntzarekin
Zure ibilbide profesionalerako
ezagutza osagarria lortuko duzu
Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboaren
inguruko gaietan espezializatuko zara
Administrazio publiko ireki eta kolaboratibo bat
garatzen laguntzeko funtsezko alderdietan prestatuko zara
Prestakuntza programa - 120 ordu
1. Modulua. Gobernantza: nola ulertu gobernuaren ekintza gaur egungo munduan.
Moduluaren koordinatzaileak: Daniel Innerarity eta Ignacio Aymerich.
Irakasleria: Daniel Innerarity, Ignacio Aymerich eta Mariola Urrea.
1. Gaia. Demokraziaren egungo erronkak gizarte digitalean: arrazionaltasuna, administrazioa, burokrazia, politika eta adimen artifiziala.
2. Gaia. Globalizazioaren efektuak/ondorioak politika publikoetan.
3. Gaia. Informazioaren gizartea eta kudeaketa publikoa.
4. Gaia. Europar Batasuna: maila anitzeko gobernua duen demokrazia transnazionala.
5. Gaia. Instituzioen papera Gobernantza esparru batean: Zertarako balio dute benetan instituzioek eta zein da beraien balio itsatsia?
2. Modulua. Gobernantza ona. Paradigma berriak.
Moduluaren koordinatzailea: Txetxu Ausín.
Irakasleria: Goizeder Manotas, Josu Agirre Aranguren, Haritz Ugarte, Sebas Zurutuza, Miren Martiarena, Daniel López Castro eta Rosana Triviño Caballero.
1. Gaia. Gobernu irekia eta gardentasuna.
2. Gaia. Eraldaketa digitala eta administrazio elektronikoa.
3. Gaia. Adimen artifiziala gobernatzea: balioak, praktikak eta esanahiak.
4. Gaia. Gutxiengoak eta kultur aniztasuna politika publikoetan.
5. Gaia. Plangintza, ebaluazioa eta kontu-ematea.
6. Gaia. Funtzio publikoan kudeaketa berritzailea.
7. Gaia. 4/2019 Foru Araua, martxoaren 11koa, Gobernu Onari buruzkoa, foru gobernantza publikoaren esparruan.
3. Modulua. Etika publikoa ekintza instituzionalaren ardatz.
Moduluaren koordinatzaileak: Rafael Jiménez Asensio eta Goizeder Manotas.
Irakasleria: Manuel Villoria, Txetxu Ausín, Rafael Jiménez Asensio eta Goizeder Manotas.
1. Gaia. Integritate politika sektore publikoaren esparruan. Eredu konparatuak.
2. Gaia. Politika eta kudeaketa publikoaren xede etikoa.
3. Gaia. Jokabide Kodeak, Integritate Sistema eta Berme Organoak.
4. Gaia. Kode Etikoak funtzio publikoan. NGEU Funts Europarren Integritatea eta Kudeaketa.
5. Gaia. Jardunbide egokia: Gipuzkoako Lurralde Historikoko foru sektore publikoaren Erakundearen Zuzentasun Sistemaren osagaiak
4. Modulua. Hiritarren parte-hartzea eta Gobernu erlazionala.
Moduluaren koordinatzailea: Mikel Cabello Pérez.
Irakasleria: Andoni Aldekoa, Cristina Monge, Cristina Ruiz, Itziar Calvo eta Mikel Cabello.
1. Gaia. Hiritarren parte-hartze ereduak: ikuspuntu konparatzaile bat.
2. Gaia. Partaidetza eta politika publikoak elkarrekin sortzea. 5/2018 Foru Araua, azaroaren 12koa.
3. Gaia. Elkarrizketa estrategikoak eta entzuteko eta informatzeko sistemak elkarlaneko gobernuentzat.
4. Gaia. Esparru publikoko harreman-marketinaren oinarriak edo herritarrekin harreman iraunkorrak nola ezarri.
5. Modulua. Gobernantzarako arauak nazioartekotze eta globalizazio testuinguru batean.
Moduluaren koordinatzailea: Goizeder Manotas.
Irakasleria: Asier Aranbarri, Idoia Otaegi eta Miren Martiarena.
1. Gaia. Open Government Partnership (OGP) Euskadin.
2. Gaia. Euskal 2030 Agenda: GJHekiko konpromisoa.
3. Gaia. Gobernuaren jarduna hobetzea nazioarteko kontratazioaren bidez.
6. Modulua. Gobernuaren ekintza hobetzeko tresnak.
Moduluaren koordinatzaileak: Juanjo Álvarez eta Eva Silván.
Irakasleria: Alberto Ansuategi, Eva Silván, Itziar García, Juanjo Álvarez, Imanol Galdós eta Unai Belintxon.
1. Gaia. Komunikazio publikoa Covid osteko egoeran eta XXI. mende hasierako ziurgabetasunean.
2. Gaia. Komunikazio politikoa: pertsonalizazioa estrategiaren adierazpen nagusi gisa.
3. Gaia. Politika publikoen ebaluazioa: gardentasuna, kontuak ematea eta kalitate demokratikoa.
4. Gaia. Negoziazio prozesu eta estrategiak.
5. Gaia. Araudiaren eraginaren azterketa, araudia hobetzeko teknika gisa.
6. Gaia. Kudeaketa publikoaren finantza-iraunkortasuna.
7. Modulua. Gobernantza eredu berri bat: ETORKIZUNA ERAIKIZ kasua.
Moduluaren koordinatzailea: Xabier Barandiaran Irastorza.
Irakasleria: Ainhoa Arrona, Miren Larrea, Olatz Errazkin, Sebas Zurutuza, Sergio García eta Xabier Barandiaran.
1. Gaia. Gobernantza kolaboratiboaren ikuspegi teorikoak eta nazioarteko esperientziak.
2. Gaia. Ereduaren ikuspegia eta garapen politikoa. Gobernantza kolaboratiboaren kasu nabarmen bat.
3. Gaia. Berrikuntza politikoa herritarren zerbitzura. Etorkizuna Eraikiz erakundetzea: kontzeptualizaziotik praktikara.
4. Gaia. Dimentsio erlazionala eta Gobernantza kolaboratiboaren eraikuntza.
5. Gaia. Gobernatzeko modu berria. Gobernantza kolaboratiboa lurralde osora hedatzea. Lurralde-eragileen rolak.
Ikusi Daniel Innerarity eta Juanjo Álvarezen aurkezpena
Formakuntzako zuzendarikideak
Unibertsitate irakasleek eta jardunean dauden profesionalek irakatsitako ikastaroa
Juanjo Álvarez y Daniel Innerarityk kozuzenduta
Daniel Innerarity
Filosofia Politikoan katedraduna, “ikerbasque” ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean / Universidad del País Vasco eta Florentziako Europar Institutuan irakasle. La Sorbona Unibertsitatean, London School of Economics eta Georgetown Unibertsitatean irakasle bisitari izan da. Sari ugari jaso ditu, besteak beste, Saiakera Sari Nazionala eta Kulturaren Vianako Printzea Saria. Gizarte garaikideak eta demokrazia konplexu baten teoriaren garapenak dira bere ikerkuntzaren oinarriak. La política en tiempos de indignación (2015), La democracia en Europa (2017), Política para perplejos (2018) eta Comprender la democracia (2018) izan dira bere azkeneko liburuak. El Correo, El Diario Vasco, El País eta La Vanguardiako ohiko kolaboratzailea da.
Juanjo Álvarez
UPV/EHU-ko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna eta aholkulari-abokatua Cuatrecasas bulegoan. Askatasun, segurtasun eta justizia arloetako aditu askea Europar Komisioak izendatuta, eta hispaniar-frantses mugaz gaindiko behatoki juridikoko koordinatzaile akademikoa. Itsas-Zuzenbidea, Nazioarteko Merkataritza Zuzenbidea, Foral eta Eskualdearteko Zuzenbidea eta Nazioarteko Merkataritza Arbitratzea izan dira bere ikerketa arloak.