Informazioa


FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA

Gobernanza Ireki eta Kolaboratiboaren inguruko formakuntza espezializatu honek ikasleei trebetasunak, ezaguerak, konpetentziak eta ahalmenak emango dizkie beraien funtzioak aurrera eramaterako orduan kontutan hartuz gai hau zein garrantzitsua den administrazio publikoaren eta kolaborazio publiko-pribatuaren garapen egokirako.

HELBURUAK

Etorkizuna Eraikiz estrategiaren baitan Gipuzkoako Lurralde Historikora egokitutako Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboaren ezagutzak eskuratzea.

HARTZAILEAK

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko langile publikoak.
  • Bere etorkizuna Foru Administraziora zuzendu nahi duen edozein pertsona.
  • Langile publikoa izan gabe, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin edo bere enpresa publikoekin lanean diharduen edozein pertsona (lizitatzaileak, diru-laguntzen onuradunak, etab…).
  • Hirugarren sektoreko ordezkariak eta alderdi politikoetakoak.
  • Akademikoak, ikertzaileak, unibertsitateko ikasleak eta oro har, Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan interesa duen edozein pertsona.

METODOLOGIA

  • Formakuntzaren oinarria online metodologia da.
  • Ikasgai desberdinen idatzizko edukiak eskuragarri jarriko dira aldez aurretik finkatutako egutegia jarraituz.
  • Ikasleriak elkarren artean jardun ahal izango du eta baita irakasleriarekin dudak kontsultatu ere horretarako web plataforman 24 orduz irekita egongo den mezulari sistema baten bidez.
  • Irakasleriak prestatutako idatzizko ikasgaiak irakurri eta ikasteaz gain, ikasleriak material osagarriak ere irakurri eta ikasi beharko ditu ikasgaiaren ulermen egokia lortzeko.
  • Bestalde, irakasleriak eskatutako lanak eta ariketa praktikoak egin beharko dira idatziz. Honen bitartez, ikasleria informazioaren bilaketara ohitzea eta emandako iturri desberdinen barruan eskatutako informazioa prozesatzera behartzen da eta ateratako informaziotik planteatutako kontuak kaudimenarekin ebaztera behartzen da.
  • Online atala, ikasturtean zehar zehaztuko diren aurrez aurreko 2-3 saioekin osatuko da (saioak gomendagarriak izango dira, baina ez derrigorrezkoak).
  • Azkenik, eztabaida birtualetan edota tutoretza indibidual edo kolektiboetan parte hartzea ere baloratuko da.

DATAK

Hasiera data:

2019/11/25

Bukaera data:

2020/03/27

Matrikulazio epea: 2019ko urriaren 15etik azaroaren 15era (urriaren 15etik aurrera izena eman duten guztiekin harremanetan jarriko gara).

Orduak: 120.

TITULUA

Trebakuntza amaitzean, ikasleek UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak emandako ziurtagiria jasoko dute.

HIZKUNTZA

Ikastaroaren hizkuntza ofiziala espainiera da, nahiz eta gaiak euskaraz ere egongo diren.

PREZIOA

400 € (275 € Gipuzkoako Foru Aldundiko langileentzat).


Kolaboratzaileak

Globernance-Logo Asmoz-Logo